Prestakuntza:
Ekonomia Zientzietan Lizentziatua, Ekonomia Aplikatua, Zaragozako Unibertsitatean.
International Marketingeko gradu-ondokoa Mercuria Business Schoolen (Helsinki, Finlandia).
Master of Arts International Business University of Central Lancashiren (Preston, Erresuma Batua).
International Corporate Governance Network-eko kidea (ICGN).
Espainiako Barne Auditoreen Institutuko Kidea.
Analista Finantzarioen Espainiar Institutuko kidea.
Esperientzia:
20 urtetik gorako esperientzia du enpresa-erantzukizunaren alorrean, batez ere gai hauetan: gobernu korporatiboa, etika eta zintzotasuna, jasangarritasuna eta baloreen merkatuekin lotutako gai ez-finantzarioak.
KPMGra 2005ean sartu baino lehen, sei urtez lan egin zuen ESG gaiak espainiar enpresetan –horien artean FTSE4GOOD indizekoak- ikertzen zituen erakunde batean.
Halaber, INDITEX S.A.ko Gizarte Kontseiluaren kidea izan da, eta baita Global Reporting Initiative-koa eta Itun Globalaren Batzorde Eragileko kidea ere.
Etika, zintzotasun eta gobernu korporatiboko Due Diligenceko proiektu batzuk zuzendu ditu Energia eta Azpiegitura sektoreetako espainiar enpresa nagusietako batzuentzat. 2005an geroztik lanean aritu da etika- eta betearazpen-programen garapenean Espainiako konpainia handienetako batzuentzat.
Estrategiari eta ESG ikuspegiari buruzko zerbitzuak bete ditu Inbertitzaileekiko Harremanen sailetarako, Azpiegitura, Banka eta Energia sektoreetako “blue chip” batzuentzat.
Beraren azken proiektuak honako hauek izan dira:
- – Aholkua eskaintzea enpresa handietako Administrazio Kontseiluei euren gobernu onaren jardunbideen hobekuntzan.
- – Aholkua eskaintzea enpresa handietako Administrazio Kontseiluei euren jardunaren ebaluazioan.
- – Enpresa handietako Inbertitzaileekiko Harreman sailei ESG politikak euren inbertitzaile instituzionalen artean identifikatzen laguntzea, erantzuteko estrategiak diseinatzen laguntzeaz batera.
Ohiko hizlaria da gai horri buruzko nazio barneko eta nazioarteko ikastaro eta mintegietan. Mikroekonomia irakaslea izan da, eta prentsa ekonomikoaren ohiko kolaboratzailea ere bada, batez ere Cinco Días egunkariarena, bertan aldizkako zutabe bat baitu. Halaber, psikologia ekonomikoari buruzko ez-fikziozko liburu honen egilea da: “Lobos Capitalistas. Historias de Éxito y Locura”.