Bizkaia, sozialki arduratsua den inbertsioaren joera berrien erreferentea
Bizkaia inbertsio arduratsuaren joera berrien erreferentea da, eta horrelako inbertsioen munduko hiriburu bihurtuko da berriro, Biscay ESG Global Summitaren hirugarren edizioarekin. Bizkaiko Foru Aldundiak, Deusto Business Schoolek eta Fineco-Kutxabank Banka Pribatuak antolatuta, topaketak inbertsio arduratsuaren alorreko 20 nazioarteko aditu baino gehiago bilduko ditu.
Bizkaiko Diputatu Nagusi Unai Rementeriak Batzarra inauguratuko du, finantza-ekosistema arduratsu bat lurraldean garatzeko zereginaren gakoak aztertuz.
Halaber, zitan Trantsizio Ekologikorako Ministro Teresa Riberak parte hartuko du, eta ekitaldia itxiko duen hizlaria Pedro Azpiazu izango da, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua.
Bizkaia, inbertsio arduratsuaren munduko hiriburua Biscay ESG Global Summitaren III. Edizioan
Biscay ESG Global Summit nazioarteko goi bilerak sozialki arduratsua den inbertsioaren gakoak eta etorkizuna jorratuko ditu ekainaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bizkaiko Foru Aldundiak, Deusto Business Schoolek eta Fineco-Kutxabank Banka Pribatuak antolatzen dute topaketa, eta bertan Trantsizio Ekologikorako jarduneko Ministro Teresa Riberak parte hartuko du.
Inbertsio arduratsuaren alorreko nazioarteko adituak biltzen dituen batzar honen hirugarren edizio honetara askotariko eragileak bertaratuko dira, hala nola auditoreak, aholkulariak, enpresak, mundu akademikoa, eta abar. Era horretan, Biscay ESG Global Summit ezinbesteko zita moduan finkatzen da, eta Bizkaia finantza jasangarrien nazioarteko erreferente bihurtzen du, lurraldeak finantza-plaza gisa betidanik izan duen protagonismoa berretsiz.