Izena ematea
Izena emateko epea amaitu da.
Izena emateko epea amaitu da.
Jaso ezazu Biscay ESG Global Summit azken berriak.
Mikel Larreina Deusto Business Schooleko Finantza Saileko Irakasle Titularra eta Nazioarteko Harremanetako Dekanordea da. Ekonomian Doktorea (Deustu), Zuzenbidean Lizentziatua (UNED) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua (Deustu) da.
Financial institutions and Instruments gaiari buruzko klaseak ematen ditu Deusto Business Schooleko graduko eta gradu-ondoko ikastaroetan, eta irakasle gonbidatu gisa parte hartu ohi du nazioarteko zenbait Negozio Eskolatan. Prestakuntza exekutiboko ikastaroen diseinu eta irakaskuntzan parte hartu du finantza-erakunde batzuetan.
Bost liburu argitaratu ditu, bi gai hauei buruz: finantza-sistema, eta mahastizaintzako eta ardogintzako klusterraren ekonomia; halaber, 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazio barneko eta nazioarteko aldizkari zientifikoetan.
Erakunde publiko eta pribatuek finantzatutako ikerketetan parte hartu du, bi gai hauen inguruan: finantza-erregulazioak Europar Batasunak jokatzen duen rola, eta mahastizaintza eta ardogintza sektorearen inpaktua.
Continental Europeko Presidentea.
Banka korporatiboa, kapital-merkatuak eta CITI aholkularitza.
Citi BCMAn aurretik izandako eskualde-karguak (2004etik gaur arte):
Lehenago, Goldman Sachs (1995-2002) eta Merrill Lynch (2002-2004) bankuen inbertsio-sailentzat ere lan egin zuen.
Deustuko Unibertsitate Komertziala – Enpresen Administrazioa.
Ane Miren Tamayo Arbide Kontabilitate Katedraduna da London School of Economicsen. Enpresa Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta horrez gain Nazioarteko Banka eta Finantzen master bat du Heriot-Watt Unibertsitatetik, Finantzen MSc (ikerketa master) bat City University Business Schooletik, Ekonomia Aplikatuko master bat eta Finantzen doktorego bat Rochester Unibertsitatetik.
Bere intereseko arloen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: kontabilitateko informazioak kapitalaren merkatuetan jokatzen duen rola, merkatuaren eraginkortasuna, bitartekari finantzarioak, kontrol korporatiboa eta enpresaren gizarte-erantzukizuna. Gai horiei buruzko artikuluak argitaratu izan ditu kontabilitate eta finantzen alorreko goi mailako aldizkarietan, hala nola Journal of Accounting Research, Journal of Finance, Journal of Financial Economics, Management Science eta Review of Accounting Studies. Zenbait sari jaso ditu bere artikulu batzuengatik; eskuratu duen azken saria Standard Life Investments-ek Europako Enpresa Gobernantzaren Institutuaren artikulu finantzario onenari ematen diona izan zen.
London School of Economicsen taldean sartu aurretik, Ane London Business Schooleko irakasle laguntzailea izan zen. Halaber, kolaboratzaile bisitari eta ikertzailea izan da Cambridgeko Unibertsitatean eta katedruna bisitaria Oxfordeko Unibertsitatean.
London School of Economicsen, Anek kontabilitate finantzarioei buruzko klaseak ematen dizkie master gradu-osteko ikasleei; halaber, kontabilitate eta finantzei buruzko ikerketa-gaiak irakasten dizkie doktoregoko ikasleei. Horrez gain, zenbait MBA eta Executive MBA programa eman ditu.
José Manuel Marqués Sevillano Espainiako Bankuko Finantza-berrikuntzaren Saileko Burua da. Haren ardura nagusien artean sartzen da finantza-sistemaren aldaketa nagusiak aztertzea, aldaketa horiek agintaritza ekonomiko eta finantzarioentzat dituzten ondorioak aztertzeaz batera. 1996an sartu zen Espainiako Bankuan, eta harrezkero zenbait postu izan ditu Azterlanen Zerbitzuan eta Nazioarteko Gaietan, horien artean Nazioarteko Finantza-merkatuen Sailaren arduradunaren postua. Finantza-merkatuei, finantza-egonkortasunari, analisi makro-finantzarioari edo aktiboen balorazioari buruzko artikuluak idatzi ditu, eta G20ko finantza jasangarriei buruzko Azterketa-taldearen espainiar ordezkaritzan parte hartu du taldea eratu zenez geroztik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatetik eta Ekonomia ko MsC bat du Pompeu Fabra Unibertsitatetik.
MBA (IE Business School, Madril), ingeniaritzako bi lizentziaturarekin, espezialitate exekutiboa (IST, Lisboa).
15 urtetiko gorako esperientzia du enpresa-plangintza eta garapenean, bat-egite eta erosketetan, inbertitzaileekiko harremanetan eta administrazio orokorrean.
Zuzendari eragile eta proiektu-buru gisa aritu zen dibertsifikazio handiko proiektu estrategikotan, bai petrolio eta gasaren sektorean (ustiapenetik hornikuntzara) eta bai energia-sektorean; halaber, enpresa-kudeaketako zereginetan aritu zen.
2015az geroztik, Galp Energiaren inbertitzaileekiko harremanen arduraduna da, enpresako inbertitzaileekiko harremanen sailaren arduradun gisa arituz, enpresaren talde estrategikoan parte hartzeaz batera.
Galp hazkunde azkarreko konpainia energetiko integratu bat da, 11 herrialdetan diharduena. Bere sozietate-egoitza Portugalen du, eta 2006az geroztik balore-burtsan kotizatzeko baimena du. Hala, haren burtsa-kapitalizazioa 12.000 milioi AEB dolarrekoa da.
Sarri askotan, profesional onenarentzako aitortza jaso du Portugalgo inbertitzaileekiko harremanengatik, eta etengabe mantendu da Europako petrolio eta gas sektoreko 3 onenen artean, errendimendu handiko kategoria goreneko talde bat zuzenduz sektorearen barruan.
Inbertitzaileekiko harremanen arduraduna izan aurretik, enpresaren goi zuzendaritzaren aholkulari nagusia izan zen, eta baita bat-egite eta erosketa proiektu askoren zuzendari nagusia ere; gainera, gas-banaketaren alorreko enpresa batzuen kontseiluetako kidea ere izan zen.
Arturo ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatua da Sarrikotik, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta MBA IESEtik, Nafarroako Unibertsitatean.
Arturo J.P. Morganen inbertsio-bankuan sartu zen 1997an, Londresen, eta harrezkero hiri horretan bizi da. Bere kargua J.P. Morganeko sail batzuetan bate du, honako hauek barne sartuta: bat-egite eta erosketak, leverage finance, titulizazioak eta finantziazio egituratua.
Iñigo Enpresen Administrazio eta zuzendaritzan graduatua da Deusto Business Schooletik, Kontabilitate eta Finantzen espezialitatean. Zuzendaritza-garapeneko
master bat du (PDD), eta CFA (Chartered Financial Analyst) ziurtagiria lortzeko prozesuan dago.
Haren lan-esperientzia finantzen eta burtsa-merkatuen munduari egon da lotuta gehienbat. Hasieran aholkularitza estrategiko batean lan egin ondoren, gerora analisi finantzarioaren eremuan espezializatu zen tokiko broker batean. Gaur egun, Vidrala Taldeko plangintza finantzarioaren eta inbertitzaileekiko harremanen arduraduna da.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitate Komertzialetik (1986). Europar Ekonomiako Masterra Brujasko Europa Eskolatik. Kudeaketa Aurreratuko Masterra Deustuko Unibertsitate Komertzialetik. Coopers & Lybranden aholkularia Bruselan (1989ra arte). Norbolsa, S.V.B.ko Finantza eta Merkataritza Zuzendaria (1998ra arte). Bilboko Burtsaren Zuzendariorde Nagusia (2003ra arte). Bolsas y Mercados Españoles-en Finantza Zuzendaria (2012ra arte). Bolsas y Mercados Españoles-en Zuzendari Nagusia (2017ra arte).
Sara NORBOLSA, S.V., S.A.ko analisi zuzendariordea da) , Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deusto Business Schooletik, Finantzen Masterra Exeter Unibertsitatetik, eta CFA CFA Institutetik.
25 urtetik gorako esperientzia du funtsezko analisiaren eta enpresen balorazioaren alorretan, bai burtsaren munduan eta bai kotizatu gabeko munduan; Norbolsako Errenta Aldakorraren analisiaren saila zuzendu eta koordinatzen du. Norbolsako Zorroen Kudeaketa atalaren Inbertsio Batzordearen partaidea da. Norbolsako lantaldean parte hartzen du ESG integratzeko bai analisi-sailean eta bai erakundearen zorroen kudeaketan.
Prestakuntza:
Ekonomia Zientzietan Lizentziatua, Ekonomia Aplikatua, Zaragozako Unibertsitatean.
International Marketingeko gradu-ondokoa Mercuria Business Schoolen (Helsinki, Finlandia).
Master of Arts International Business University of Central Lancashiren (Preston, Erresuma Batua).
International Corporate Governance Network-eko kidea (ICGN).
Espainiako Barne Auditoreen Institutuko Kidea.
Analista Finantzarioen Espainiar Institutuko kidea.
Esperientzia:
20 urtetik gorako esperientzia du enpresa-erantzukizunaren alorrean, batez ere gai hauetan: gobernu korporatiboa, etika eta zintzotasuna, jasangarritasuna eta baloreen merkatuekin lotutako gai ez-finantzarioak.
KPMGra 2005ean sartu baino lehen, sei urtez lan egin zuen ESG gaiak espainiar enpresetan –horien artean FTSE4GOOD indizekoak- ikertzen zituen erakunde batean.
Halaber, INDITEX S.A.ko Gizarte Kontseiluaren kidea izan da, eta baita Global Reporting Initiative-koa eta Itun Globalaren Batzorde Eragileko kidea ere.
Etika, zintzotasun eta gobernu korporatiboko Due Diligenceko proiektu batzuk zuzendu ditu Energia eta Azpiegitura sektoreetako espainiar enpresa nagusietako batzuentzat. 2005an geroztik lanean aritu da etika- eta betearazpen-programen garapenean Espainiako konpainia handienetako batzuentzat.
Estrategiari eta ESG ikuspegiari buruzko zerbitzuak bete ditu Inbertitzaileekiko Harremanen sailetarako, Azpiegitura, Banka eta Energia sektoreetako “blue chip” batzuentzat.
Beraren azken proiektuak honako hauek izan dira:
Ohiko hizlaria da gai horri buruzko nazio barneko eta nazioarteko ikastaro eta mintegietan. Mikroekonomia irakaslea izan da, eta prentsa ekonomikoaren ohiko kolaboratzailea ere bada, batez ere Cinco Días egunkariarena, bertan aldizkako zutabe bat baitu. Halaber, psikologia ekonomikoari buruzko ez-fikziozko liburu honen egilea da: “Lobos Capitalistas. Historias de Éxito y Locura”.
José Luis 2019ko hasieran sartu zen ACCIONAra, Jasangarritasun Zuzendari Orokor gisa. Horrez gain, Europako Batzordearen Finantza Jasangarrien Aditu Taldeko lau txostengileetako bat da.
Hori baino lehen, bere karrera luzean ardura-postuak izan ditu hainbat konpainiatan. Azkena KPMGn izan zen; bertan, 2003az geroztik jasangarritasun sailaren burua izan da Espainian, Gobernu, Arrisku eta Betearazpen sailetako arduraduna izateaz batera, arlo horretako Buru Nagusi aukeratu zuten arte. Horren aurretik, Gurutze Gorriko Sail Zentraleko Zuzendaria izan zen, National Westminster Bankeko Barne Auditorea, eta baita Espainiako NatWest, Teneo eta Environment Foundationeko Zuzendaria ere.
José Luis Kimikan Lizentziatua da Madrilgo Complutense Univertsitatean, eta Madrilgo IE Business Schooleko MBA du. 20 urtetik gorako esperientzia du negozio-arduren kudeaketa, garapen eta azterketa independentearen alorretan.
Bere lan profesionalaz gain, José Luis irakasle gisa aritzen da unibertsitate eta negozio-eskola batzuetan.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatetik, 1988an. Accounting and Finance Masterra London School of Economicsetik, 1989an. Executive MBA Imperial Collegetik, 2003an. Deustuko Unibertsitateko Finantza Irakaslea 1997az geroztik. Erakunde horretan, finantzei buruzko prestakuntza-ekimen berriak abiatzen lagundu ohi du, arlo akademikotik kanpo. Hizlari gisa parte hartzen du inbertsio eta finantzei buruzko zenbait forotan. Fineco-Kutxabank Banka Pribatuaren Kontseilari ordezkaria da, Fineco erakunde horri atxiki baitzitzaion 1989. urtean. Gai hauekin zerikusia duten eginkizunak bete izan ditu: merkatuen analisia, funtsen kudeaketa, zorro optimoen eraikuntza, eta tresna deribatuak kudeaketa-tresna gisa erabiltzea. Gaur egun, beraren lanaren ardatza da teknika berriak bilatzea, hots, teknika tradizionalekin batera inbertitzaileen epe luzerako errentagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten tresnak: behavioural finance, adimen artifiziala, inbertsio jasangarriak,…
Industria Ingeniaria Madrilgo Industria Ingeniarien GETtik.
Zuzendaritza-garapeneko programak garatu ditu ESADE eta IESEn, eta Ekintzailetza eta Berrikuntzakoak Deusto Business Schoolen.
Bere karrera profesionalaren lehenengo zatia PricewaterhouseCooperseko aholkulari gisa eman zuen.
Gaur egun, Enagaseko Antolaketa eta Jasangarritasun Zuzendaria da, eta zenbait proiektu garatu ditu bertan, hala nola Reporting Integratuaren esparruaren Ezarpena, edo Interes-taldeak Kudeatzeko Ereduaren Ezarpena.
8 urtetik hona modu aktiboan parte hartzen du engagement-prozesuetan, Inbertitzaile eta Proxiy aholkulariekin, batez ere IR, Corporate Gobernance eta Jasangarritasunaren Road-show-aren bitartez.
Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
Zuzenbidean lizentziaduna, Ekonomia Zientzietan diplomaduna, eta Administrazio eta Hirigintza Zuzenbidean diplomaduna Deustuko Unibertsitatetik.
Roberto Iberdrola Taldeko “Enpresaren Gizarte-erantzukizuneko Zuzendaria” da, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Sektore Elektrikoaren Erregulazioari buruzko Masterra Carlos III Unibertsitatetik, eta “Master in Business Administration” (MBA) Comillas-ICADE eta Strathclyde Unibertsitateetatik.
Auditoriaren lanbidean Arthur Andersenen denbora laburrez aritu ondoren, bere karrera profesional ia guztia Iberdrolan garatu du, askotariko arlotan, hala nola arlo komertziala, energiaren kudeaketa, inbertitzaileekiko harremana eta enpresaren gizarte-erantzukizuna. Bere oraingo eginkizunen artean honako hauek daude: informazio ez-finantzarioa prestatzea, interes-taldeekiko harremana, giza eskubideen errespetuari buruzko arrazoizko arreta-sistemak eta ESGen plangintza. Eta modu aktiboan parte hartu du taldeak jaulkitako finantziazio berdeko tresnen garapenean.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailburua.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Lurralde eta Hiri Ekonomian espezializatua, eta baita Ekonomia Aplikatuan eta Integrazio
Ekonomikoan ere.
EAJ-PNV Euskal Taldeko Diputatua Diputatuen Kongresuan eta Kongresuko Taldeko bozeramalea ekonomia, finantza eta industria gaietan, 2000tik 2016ra. Eusko Jaurlaritzako funtzionario 1981etik. Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia Azterlan eta Koiuntura Zuzendaritzako Koiuntura zerbitzuko Goi Teknikari gisa sartu zen. Kanpo Sektore arloko arduradun eta Sektore Azterlanen buru ere izan zen.
Jose Antonio Ardanzaren Gobernuetako ekonomia taldeetako kide izan da. 1987an Ogasun eta Finantza Sailburuaren ekonomia gaietako Aholkulari izendatu zuten, Fernando Spagnolorekin lehenengo eta Alfonso Basagoitirekin ondoren. Horren ostean, Ogasun eta Finantza Programazio Zuzendari izan zen, eta geroago, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaria, Jose Luis Larrea Sailburu zela. Garai hartan Lehendakariorde zen Juan Jose Ibarretxeren Aholkulari ere izan zen. 1995etik 2000ra Bizkaiko Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontu Zuzendari Nagusi kargua bete zuen.
MARK LEWIS jasangarritasun-azterlanen arduradun orokorra da BNP Paribas Asset Management enpresan, 2019ko urtarrilaz geroztik. Hori baino lehen, kargu hauetan aritu zen: Carbon Tracker Initiativeko zuzendari gerentea eta ikerketa-arduraduna (2018ko apiriletik abendura), Barclayseko zuzendari gerentea eta zerbitzu osagarrien ikerketa-arduraduna (2015-2018), Kepler Cheuvreuxeko energia arduradun ekonomikoa (2014-2015) eta Deutsche Bankeko zuzendari gerentea eta energiari buruzko ikerketaren arduradun orokorra (2005-13). Halaber, Finantza Egonkortasunaren Kontseiluko (Financial Stability Board, FSB bere ingelesezko siglen arabera) klimari buruzko finantza-dibulgazioen Lantaldearen partaidea da.
Markek britainiar eta frantziar nazionalitateak ditu, Hezkuntza Modernoetan eta Ekonomian lizentziatua da (ohorezko matrikularekin) Sheffieldeko Unibertsitatetik, Filosofiari buruzko doktorego aurreko gradu bat du Cambridgeko Unibertsitatetik, eta master bat Londresko Unibertsitatetik.
Erika abokatu merkantilista da Aernnovako Idazkaritza Nagusiaren sailean, eta taldearen Arrisku Batzordearen kidea da compliance officer gisa. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta Enpresa-zuzenbideko Master Executive Garrigues Ikasketa Zentroan.
10 urtetik gorako esperientzia du sozietateen eta kontratuen alorreko aholkularitzan, Garriguesen, Velatia Taldean eta Aernnova Taldean; bertan, aplikatzekoa den legedia modu egokian betetzeari eta gobernu korporatibo onaren arauei buruzko aholkularitza eskaintzen die gobernu-organoei. Horrekin batera, arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak garatu eta ezartzen ditu.
Nazioarteko karrera egin du konpainia multinazionaletan, eta esperientzia zabala du eraldaketa estrategikoko prozesuetan. Erreferente bat da enpresaren gizarte-erantzukizunaren, jasangarritasunaren, informazio ez-finantzarioaren eta ESG (environmental, social and governance) alderdien alorrean. Zientzia Kimikoetan lizentziatua da, graduarekin, Zaragozako Unibertsitatean. IESEn diplomatua da, eta ikasketa gehigarriak egin ditu Londresko Wye College-Unibertsitatean.
Procter& Gamble multinazionalean hasi zuen bere karrera, eta PwCko Bazkidea izan da, Jasangarritasun eta Klima-aldaketaren arloaz arduratuz. Gaur egun, PwCko Senior Advisor da Jasangarritasun eta ESGen alorrean.
Hazkunde Berdearen Espainiar Taldearen kide sortzailea da, eta haren Zuzendaritza Batzordearen partaidea da Idazkari Nagusi Tekniko gisa. AECAko EGE Batzordearen sortzailea da, eta Kataluniako Zinpeko Kontu-azterlarien Elkargoko EGE Batzordearen eta Bartzelonako Udalaren Jasangarritasunerako Kontseilu Hiritarraren kidea. Unibertsitate eta foro garrantzitsuekin kolaboratzen du, EGE eta jasangarritasunaren alorrean, eta orain dela gutxi parte hartu zuen, aditu gisa, Klima-aldaketa eta Trantsizio Energetikoaren Lege aurreproiektuari buruzko think tankean. Jasangarritasunari, alderdi ez-finantzarioei eta ESGei buruzko argitalpen ugari zuzendu ditu, eta bere blog propioa ere garatzen du: www.mariluzcastilla.com.
Gai horien inguruko aholkularitza eskaintzen die Goi Zuzendaritzari eta Kontseiluari.
Susana CIE Automotiveko Enpresaren Gizarte-erantzukizun eta Betearazpen Zuzendaria da. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Finantzen espezialitatean, Deustuko Unibertsitate Komertzialetik. 1992an hasi zuen bere karrera, PwCko auditore gisa. 1997an Inssec enpresara sartu zen, controller gisa, eta hor beste zeregin batzuk ere bete zituen, hala nola finantza-negoziazioak, M&A operazioak edo Kontseiluaren reporting. Gaur egun, eginkizun berdinak betetzen ditu CIErekin lotutako holding-sozietateetan. Bere jarduera nagusia da CIE Automotiveko Enpresaren Gizarte-erantzukizun eta Betearazpen Zuzendaria izatea.
Carlotaren karrera orain dela 15 urte baino gehiago hasi zen, eta beraren ardatz nagusiak ikerketa sistematikoa eta ESG datuen azterketa dira, eta baita horrek konpromiso korporatiboan duen aplikazioa ere. Interes berezia erakusten du jabetza aktiboagatik, eta bere ikuspegia gai hauetara zuzentzen da: klima-aldaketa, sozietateen gaineko zerga, meatzaritzaren sektorea eta marketin arduratsua.
Carlotak zenbait aholkularitza-eginkizun betetzen ditu, hala nola IPIECA petrolio- eta gas-sektore globalaren ingurumen- eta gizarte-gaietarako interes-taldeen Panelaren aholkularitza; CA100+/IIGCC programaren koordinazioa Europako petrolio- eta gas-konpainiekin; PRI ESG Konpromisoaren Aholkularitza Taldea; TPIren Aholkularitza Teknikoko Taldea (taldearen siglak ingelesezko Transition Pathway Initiative-tik datoz, trantsiziorako ibilbide baterako ekimena) eta txosten korporatiboen etorkizunari buruzko FRC Aholkularitza Taldea. Carlota Church Investors Groupeko zuzendaritza-kontseiluaren partaidea da.
Carlotak prestakuntza akademikoa du Ingeniaritza Zibilaren eta Ingurumen Ekonomiaren alorretan, eta ICSAren Gobernantza Korporatiboaren Ziurtagiri Aurreratua lortu du.
Pablo PwCko bazkidea da, eta Jasangarritasun-zerbitzuen, Klima-aldaketaren eta informazio ez-finantzarioko txostenen arduraduna da Espainian. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua, International Businessen Diplomatua Berkeleyko Unibertsitatetik, eta IESEko Executive MBA.
17 urtetik gorako esperientzia du aholkularitzaren alorrean, Arthur Andersen, G-Advisory eta PwCn, eta 200 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du gobernu, reporting, jasangarritasun-estrategia eta EGEen alorretan, aholkularitza eskainiz bai administrazio publikoei eta bai enpresa pribatuei eta inbertitzaileei. Halaber, jasangarritasun eta EGEari buruzko prestakuntza-ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu Negozio Eskoletan, Institutu profesionaletan, Unibertsitateetan eta Masterretan, eta aipatutako gaiei buruzko 20 artikulu baino gehiago argitaratu ditu.
Teresa Ribera Parisko Garapen Iraunkorraren Instututuaren zuzendaria izan zen. KlimaAldaketarako Estatu idazkaria izan zen Espainiako Gobernuan 2008tik 2011ra bitartean, ingurumenarekiko eta klimarekiko politiken arduraduna eta Meteorologia AgentziaNazionalarena. Aurreko urteetan, Klimarako zuzendari nagusia izan zen (2004-2008) eta zenbaitkargu izan zituen Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioetan (1996-2004).
Klima Aldaketarako Nazio Batuen Esparru Konferentziaren (UNFCCC) Momentum for Change ekinbidearen Aholku Batzordeko burua da. 2017ko urtarrilean Stockholmeko Ingurumen InstitutukoZuzendaritzako kide izendatu zuen Suediako Gobernuak. Munduko Ekonomia Topaguneko Klimariburuzko Aholku Batzorde Globaleko kidea eta SDSNko Lidergo Kontseilu Globaleko kidea da.
Teresa Ribera Zuzenbidean lizentziatu zen, Konstituzioaren Ikasketa Zentroko (Espainia) KonstituzioZuzenbideko eta Zientzia Politikoko diploma du eta Estatuko Administratzaile Zibilen Goi-mailakoKidegokoa da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zuzenbide Publikoko irakasle laguntzailea izan da.
O?uzhan Karaka? Cambridge Judge Business Schooleko (CJBS) unibertsitate-graduko Finantzen irakasle atxikia da. Halaber, CJBSko Aktiboen Kudeaketarako Zuzkidura Zentroaren laguntzailea da, eta baita CJBSko Finantzen Ikerkuntzarako Cambridgeko Zuzkidurarena eta Ekonomia eta Finantzen JM Keynes Bekarena ere.
O?uzhan Finantzen irakasle laguntzailea izan zen Bostongo Unibertsitateko Carroll School of Managementen, Cambridge Judge Business Schooleko taldeari atxiki baino lehen. Bere doktoregoa London Business Schoolen lortu zuen, bere MSEa (zientzietako masterra) Princetongo Unibertsitatean eta bere lizentziatura Middle East Technical Universityn.
O?uzhanen ikerketaren ardatzak Gobernantza Korporatiboa (batez ere Jabetza eta Kontrola), Enpresaren Gizarte-erantzukizuna eta Inbertsio-funts Pribatuak dira. Beraren ikerketa-artikuluak goi mailako aldizkari akademikoetan argitaratu izan dira (Journal of Finance, Review of Financial Studies eta Journal of Financial Economics).
O?uzhanek Enpresaren Gizarte-erantzukizunari buruz idatzi dituen ikerketa-artikuluek hainbat sari jaso dituzte, hala nola ICPM Ikerketa Saria, Cambridgeko Unibertsitateko Vice- Chancellor’s Impact Awards, Finantza eta Jasangarritasunari buruzko Europar Ikerketaren Saria, FIR-PRI, argitaratutako ikerketa-artikulu onenarentzat, IRRCi Ikerketa Saria, ohorezko aipamen batez, eta Sozialki Arduratsua den Inbertsioari buruzko artikulu onenarentzako Moskowitz Saria.
Séamus P. Finn OMI apaiza Faith Consistent Investing (fedearekin bat datorren inbertsioa) programaren arduraduna da Oblate Investment Pastoral Trusten – www.oiptrust.org-, Oblatuak ordezkatzen ditu Interfaith Center on Corporate Responsibility zentroan –www.iccr.org-, eta beraren kontseiluko presidentea da. Beraren arduren artean konpromiso aktiboa sartzen da, korporazio indibidualen akziodun gisa; halaber, inplikatutako interes-talde ugari biltzen dituzten mahai-inguruetan parte hartzen du, Banka eta meatzaritza sektoreetan.
Horrez gain, Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatuen Justizia/Bake eta Sorreraren Osotasunaren Ministerioko taldearen partaidea izan da 1986az geroztik, eta gaur egun USP OMI JPICren bulegoaren zuzendaria da. www.omiusajpic.org
Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak tratatuko dituela BFAWE001-Herritarrentzako Arreta Fitxategian, ekitaldirako egiten duzun izen-ematea kudeatzeko eta zuri informazioa helarazteko, bai hurrengo edizioetako edukiari buruzkoa eta bai Udako Ikastaro honi buruzkoa: “Environmental, Social and Governance Investment and Finance”.
Formularioa betetzean, baimena ematen duzu zure datuak lehen aipatutako helbururako tratatzeko, eta baita zure datuak FINECO (Fineco S.V, S.A, G.I.I.C. Fineco S.G.I.I.C, S.A.U., Fineco Previsión Gestora de Fondos de Pensiones S.A.U., eta Fineco Patrimonios S.G.I.I.C, S.A.U. eta Deustuko Unibertsitateari emateko ere, batzarrerako izen-emateak kudeatzeko helburu hutsarekin, eta baita zuri informazioa helarazteko hurrengo edizioetako edukiari buruz eta Udako Ikastaro honi buruz: “Environmental, Social and Governance Investment and Finance”.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien tratamenduaren aurka agertzeko dituzun eskubideak erabili ahal izango dituzu, Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarrentzako arretarako bulegoetara idatziz; idazkiarekin batera, zure NANaren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopia bidali beharko duzu.
Legezko ohar honen bitartez, Biscay ESG Global Summit-ek URL honetan jendearen eskura jartzen duen webgunearen Erabilera Baldintza Orokorrak arautzen dira.
Erabiltzailea webguneko edukiaz eta/edo zerbitzuez baliatzeak ondorengo Erabilera Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika espres onartzen dituela esan nahi du.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
Biscay ESG Global Summit-ek berarentzat gordetzen du webgune honetako edukia, ezarpenak eta aurkezpena aurretiaz abisatu gabe aldatzeko eskubidea.
Webgune honek kanpoko orrialdeetara eramaten duten estekak izan ditzake, baina Biscay ESG Global Summit ez da orrialde horietako edukiaren erantzule, ez orriokin zerikusia duen beste ezeren erantzule.
Biscay ESG Global Summit-ek ez du erantzukizunik bere gain hartzen nabigatzaileen bertsio eguneratu gabeak erabiltzeagatik sor litezkeen kalteengatik, edo nabigatzaileak txarto funtzionatzeagatik jasan litezkeen ondorioengatik, dela konfigurazio ezegokiagatik, dela birus informatikoengatik, dela Biscay ESG Global Summit-en borondateaz besteko beste edozein arrazoigatik.
Biscay ESG Global Summit-ek debekatu egiten du webgune honen eduki guztia nahiz zati bat erreproduzitzea Biscay ESG Global Summit-en baimen espresik gabe.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Legezko ohar hau Espainiako legeak arautzen du alderdi guzti-guztietan, eta, webgune honen erabileratik eratortzen den edo erabilera honekin zerikusia duen edozein gatazka ebazteko, Bilboko epaitegi eta auzitegiak dira eskumendunak.